XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

e) Estatutu araubidearen inguruko alorrei eragiten dien lege aurregitasmo eta xedapen orokorren egitasmoei buruzko txostenak egitea hilabeteko epean.

f) Bere antolakuntza eta funtzionamendurako arauak onestea. Akordioen araubideari dagokionean, arau horiek, Administrazioaren ihardunbidea arautzeko indarrean dagoen araudian organo kolegiatuentzat ezarritakoari lotuko zaizkio.

g) Ertzaintzako langilego-politikari buruzko neurriak eztabaidatu eta proposatzea, batez ere, sarrerako sistemei, lantokien zerrendei, sustapenari eta lanbide-karrerari, eta lansarien ezarpenari lotutako arloetan, baita berarizko eta ekoizkortasunagatikako osagarriak zedarritzeko irizpide nagusiei buruzko argipideak ematea ere.

h) Kontseiluko edozein kidek Kontseiluaren aginpidekoak diren arloen inguruko edozein gairi buruzko iritzia eskatzen duenean, hori aztertu eta dagokion txostena egitea, eta egoki erizten dien neurriak proposatzea.

i) Zerbitzu-egintza aitortzen duten espedienteetan entzuna izatea.

j) Bigarren lanbideko egoerara aldatzera behartzekoak diren ezintasunen taula araupetzekoak diren araudizko manuei buruzko txostenak egitea.